XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Are gehiago, hidrogenoa bezalako nukleo arinek, neutroiekiko beste nukleo pisutsuago batzuek bezalako itxura aurkez dezakete.

Beraz, beste tekniketarako itsu diren atomo arinak neutroietarako ikuskor bihurtzen dira.

Difraziko magnetikorako neutroiak erabiltzea derrigorrezkoa da eta berari esker egitura magnetiko konplexuak iker daitezke: helimagnetismoa, egitura konikoak, etab.

Monokristalen difrakzioaren bidez spin-dentsitate mapak eraiki daitezke, atomo bateko elektroi desberdinen momentu magnetikorako ekarpenak ezarriz.

b) Sakabanaketa inelastikoa: lokalizaturiko kitzikadurak (adibidez, sarearen eremu elektrikoak bikoizturiko egoeren arteko trantsizioak) nahiz kitzikadura kolektiboak (magnoiak, fonoiak) sakabanaketa inelastikoaren bidez iker daitezke.

Azken kasu honetan, neutroien energia/momentua erlazioak kitzikaduren sakabanaketa-kurba osoa, q guztietarako, onartzen du, hots, espektroskopia optikoan ageri den trantsizioetarako onarpen soila, neutroiekin ez da gertatzen.

Egungo tresneriaren bereizmenak (spin-oihartzun espektrometroa) kitzikadura quasi-elastikoak, mikroelektronvolt azpikoak, ikertzea onartzen du.

Sakabanaketa prozesu hauez gain, neutroien sakabanatze ez-koherentea gerta daiteke, hots, isotopo desberdinetarako eta nukleoen spin-egoera desberdinetarako gerta daitekeen sakabanaketa.

Sakabanatze ez-koherentea neutroi-espektroetan zarata moduan ageri da.

Beraz, ahal den gehiena txikiagotzea komeni da.

Sakabanatze ez-koherentea murrizteko lagin deuteratuak erabiltzen dira.

3. irudian neutroi-espektrometriaren ahalmenak adierazi dira.

Bertan ikus daitekeenez, espektrometria optikoan gertatzen ez den bezala, neutroiek q - w plano osoa ekor dezakete.

Neutroien aplikazio gutxietarako eraikuntza esperimentalen konplexutasuna nabari da.

Lehenik, itxurazko fluxua duen neutroi-iturriak eraikin handia behar du: erreaktore nuklearrak edo protoi-azeleradoreetan oinarrituriko espalaziokoak.

Beraz, sinkrotroiaren kasuan bezala, hemen ere denbora esleitzea beharrezkoa da esperimentuak egiteko (Institute Laue-Langevin, Rutherford-Appleton Laboratory).

Bestalde, esperimentuen elektronika eta mekanika oso delikatua eta konplexua da.

Beraz, tresneria prest mantentzeko espezialista-talde bat behar da.

Laburtuz, neutroien teknikak oso garestiak dira eta ezinbesteko kasuetan bakarrik erabiliko dira.

BIBLIOGRAFIA